Ipar martxako irteeren ikasturte berriari hasiera eman diogu Zarauztik Getaria herrira eta Zarautzera itzuli den etapa polit batekin, eguraldi ikusgarri batez lagunduta. Getariara Santa Barbaratik joan gara, Vista Alegre dorretxean geldialdi labur bat eginda. Bidean zehar txakolinaren mahastien ikuspegi ederrez gozatu ahal izan dugu, baita itsasertzekoez ere, Getaria bistan zela. Getariatik Zarautzera itsasertzetik itzulera ere gozamena izan da. Argazkiak ikusi: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720311791058/
- Ipar martxako irteera: Urriak 7
- Irteera URDABURU M.E. : Arabako Birako zortzigarren etapa