Ipar martxako irteera: Martxoak 2

Martxoaren 2an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Lezoko tren geltokian 7:50ean (trena 8:04ean ateratzen da), ez da inor itxoingo; edo Billabonako tren geltokian 8:42ean. 

Ibilbidea: Billabona – Asteasu – Billabona, 15 km (joan eta etorri ia leku beretik). Billabonatik Asteasuraino bidegorritik joango gara, eta hemen, kanpaidorreko atea bereziki guretzat irekiko digute, ikuspegi ederraz disfrutatzeko. Hemen Errekabailarako bidexka hartuko dugu.

ZER ERAMAN: Ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-otsailaren 20tik – martxoaren 1 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea