Aurrepiriniora irteera burutu genuen

Pasa den ekainak 1-2 asteburuan urteroko Aurrepirinioko irteera egin genuen, 26 partehartzailerekin, aurtengoan Bolea eta Caldearenas ingurutik, eguraldi lehorra eta ez hain beroa izan genuelarik inguru horretan.
Larunbatean Bolea eta Aniés arteko zeharkaldi labur eta atsegin bat egin genuen, tontorrik gabe, baina paret erdian eraikitako 2 ermita ikusgarri bisitatuz. Lehenik San Cristóbal ermita, arroil polit batean eta gero Virgen de la Peña, gida batek bere historia eta xehetasunak kontatu zizkigularik ia ordu bateko bisitan. Txangoaren ondoren Yebra de Basa herriko aterpera joan ginen afaldu eta lo egitera. Eta igandean beste zeharkaldi polit bat, Caldearenas eta Aquílué artean, hau menditsuagoa eta luzeagoa, trail baten ibilbidea ia osorik jarraituz. San Antón mendizerrara igo eta bere ertza jarraituz kota ugari pasa genituen, aipagarrienak San Antón eta Presín. Aquílué herrian amaiturik Caldearenaseko tabernara joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720317615334