Arabako birako 16. etapa gorabeheratsua izan genuen Orduñako portutik Osmara

Pasa den ekainak 15 larunbatean, bidai oso gorabeheratsu baten ostean, Arabako birako 16. etapa burutu ahal izan genuen 44 partehartzailerekin, baina aurreikusitakoaren kontrako norantzan, Orduñako portuko errepidetik Osmara. Bidaian, Bergarako tunel bateko istripu baten erruz, ordu bat geldirik egon ondoren, autopistatik irten eta ikaragarrizko buelta eman behar izan genuen: Eibar, Bilbo, Altube, Añana, etb. Hain berandu izanik, etapa azkartzeko, kontrako norantzan egitea erabaki zen, eta Gorobel barrukaldeko pistatik. Honela 11:30 aldera iritsi ginen Orduñako portutik 2 km hegorago dagoen aparkalekura. Dena pista astunaz joan ginen Santiagoko Monumento deiturikotik Nerbioiren saltoraino. Gibijoko lautada igaro ondoren egin genuen hamaiketakoa. Azkenik Arkamo mendizerrako ataka batera igo eta Osman amaitu genuen 16:00 inguruan. Aurrekoetan bezala Villanueva de Valdegovíara joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720318010904

Vu