Ipar eski irteera – Pont d’Espagne

Urtarrilaren 25 eta 26ean Pont d’Espagnen-en iraupen-eskiaren irteera izan zen. Eguraldia eta elur baldintzak egokienak ez izan arren, giro ederrean pasa genuen asteburua. Larunbatean, eguraldia ezegonkorra zen, laino eta euri apur batekin, eta elurra ez zegoen egoerarik onenean. Hala eta guztiz ere, parte-hartzaileek jarrera eta gogo handia erakutsi zuten. Igandean, elur gehiagorekin esnatu ginen, eta horrek praktikatzeko baldintzak nabarmen hobetu zituen elurrari dagokionez. Nahiz eta egun lainotsua eta apur bat haizetsua izan, paisaia elurtuarekin gozatzeko aukera izan genuen eta parte-hartzaileek iraupen-eskiko ibilbideez gehiago gozatu ahal izan zuten.

Hona hemen jardueraren argazki batzuk.