Atzo, larunbata, Arabako biraren 26. etapa burutu genuen Ubideatik Urkiolara 52 partehartzailerekin. Eguraldi ona eta ibilbide ederra izan genuen eta nolabait trantsiziozko etapa behar zuen, ezustekoa gertatu arte. Ubideatik hasi eta berehala Motxotegi tontorra igo genuen eta jarraian bere ondoko Esnaurizagana mendia. Mekoletako zubira heltzean hau puskatua edo desargetua zegoen eta honegatik 3 km geihagoko buelta eman behar izan genuen, honegatik aldatua zegoen GR-123 jarraituz. Ordezko zubia igaro ondoren ikaragarrizko lokatza eta putzuak izan genituen Mekoleta auzoraino. Hemen hamaiketako egin eta ondorengo igoerra nahikoa urratua eta zikina zegoen, lepora heltzen asmatzeko zailtasunak izan genutuelarik. Hemendik Otxandiora jaitsi eta ondoren Aramaioko Olaeta auzotik igaro ginen. Errepide zati baten ostean, baso eta pista artean, Urkiolan amaitu genuen, bertan bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720326217768/

