Ipar martxako asteburuko irteera burutu genuen: Gasteizko eraztun berdea

Maiatzak 31 eta ekainak 1eko asteburuan Gasteizko eraztun berdean ipar martxa egiten egon gara. 16 lagun atera ginen Errenteritik larunbateko 8:00etan  eta Salburura iritsi bezain pronto, makilak hartu eta eraztunaren ipar aldea egin genuen. 19,87 kmko ibilbidea honetan Salburua, Betoño eta  Alegriako parkeak ezagutu genituen, baita  Abetxuko zubia eta Gobeoko Eliza. Eguzkiak gogor jo zuen. Igandean ordea, lainotsua izan arren ibiltzeko temperatura oso ona izan genuen eta hegoalde partea egin genuen. 21,54 kilometroko bigarren ibilbide honetan Zabalgana, Armentia, San Prudentzio, Olarizu eta Nebera gainatik pasa ginen. Alojamendua Salburua apartahotelean izan genuen.

ARGAZKIAKhttps://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720326567441