Atzo, larunbata, Arabako biraren 27. etapa burutu genuen Urkiolatik Gesalibarrera 46 partehartzailerekin. Ibilbide oso ederra izan genuen eta eguraldi ona baina beroa. Urkiolatik irten eta berehala Urkiolagirre mendi panoramikoa igo genuen Pol Pol iturrira jaitsiz. Pagadi batez Zabalandi lepora iritsi eta Ipizte mendi bitxia eta ederra igo genuen. Jaitsieran hamaiketakoa egin eta azkenik Tellamendi mendia geratzen zen. Bazkarirako beranduegi egin zitzaigunez, azkenean Besaidera joan gabe, zuzenean Gesalibarrera jaitsi ginen. Ondoren Arrasateko Erreka jatetxean bazkaldu genuen ezin giro hobean.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720327032566


R