Atzo, larunbata, Arabako biraren 28. etapa burutu genuen Gesalibarretik Arlabanera 41 partehartzailerekin. Oraingoan etapa luze samarra eta gogorra tokatzen zen. Ibilbidea nahikoa atsegina suertatu zen (zati zatarrak ere bazeudelarik) eta eguraldia erdipurdikoa izan genuen, euririk eta berorik gabe. Arrasateko Gesalibar auzotik abiatuta, lehenik Murugain mendia igo genuen, Aramaioko Untzilla auzora jaitsiz. Hamaiketakoaren ostean Durakogain tontorra zapaldu genuen, Kurtzeta mendatera jaitsiz. Eta eguneko azken mendia Jarindo izan zen, Arlaban mendatean amaituz. Txangoaren ostean Gesalibarrera joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720327661375


Reali