Azaroaren 8an, larunbatean, Urdaburu Mendizale Elkarteak Arditurriko XVII Rollerski lasterketa antolatu du.
ESTILO: KLASIKOA
TOKIA: OIARTZUNGO ARDITURRIKO BIDEGORRIA
EGITARAUA:
15:30 Dortsalak Oiartzungo Mamut-Alcampon banatuko dira.
16:00 Helduen irteera Mamut Alcampotik.
16:00 Gazteen irteera Fortaleza jatetxetik.
GAZTEAK (2012, 2013…)
HELDUAK (2011, 2010…)
18:30 SARI BANAKETA eta MERIENDA Urdaburuko elkartean, Juan de Olazabal 23, 20100 Errenteria.
IBILBIDEA:-HELDUAK, Mamut Alcampotik Arditurrira, 7200 m.-GAZTEAK, Fortalezatik Arditurrira, 3600 m.
ARAUAK:
- Derrigorrezkoa da kaskoa eta betaurrekoak erabiltzea
- Klasiko rollerskiak erabili behar dira eta hauek antirretorno gurpil bat izango dute gutxienez.
- Korrikalariak federatuta egon behar dira.
- Antolatzaileak ez dira lasterketa honetan norbera bere buruari edo besteren bati egin lekioken kalte edo lesioen erantzule izango.
- Parte hartzaile guztiek, arau hauek onartzen dituzte eta aurreikusia ez dagoen edozer FISeko araudia erabiliko da.
IZENA EMATEKO:-Hurrengo datu hauek eman behar dira: Izen -abizenak, jaiotze data eta elkartea.
-URDABURU elkartea, Juan de Olazabal 23, 20100 Errenteria
-Tlfnoa: 943527879
-Korreoz: eskarmendi@gmail.com
Oharra: Lasterketa bukatu ondoren, sari banaketa eta merienda Urdaburu elkartean egingo da.
