Ipar martxako irteera burutu genuen Urruñatik

Pasa den azaroak 8an ipar martxako irteera egin genuen Urruñatik. Eguraldia oso txarra igarrita zegoenez  partaidetza asko jaitsi zen, 20 lagunek izena eman genuen baina, azken momentuan, 8  besterik ez, ausartu ginen. Ibilaldia Urruñan hasi genuen eta Sokorriko amabirginaren kapelaraino igo eta gero, etxeen arteko errepideetatik Zokoara jaitsi ginen. Untxin ibaia zeharkatu bokalaraino eta ibaiaren beste aldetik itzulerari ekin genion, horretarako Urruñara igotzen den bidegorria hartu genuen. Behin Urruñatik hurbil, Urtubie gazteluaren paretik pasa ginen. 10 km inguruko paseo polita izan zen.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720330209585