XXXVI. Bizikloia -XX. Eneko Arcelus memoriala

Azaroaren 29an, larunbata, arratsaldeko 15:30eanXXXVI. Bizikloia -XX. Eneko Arcelus memoriala antolatu dugu. Labore pareko industrialdean geratuko gara, Ihurita kalean (irteera neutralizatua Mateoko bidegurutzea gurutzatu arte).

Lasterketa:

6,7 kmtxirrindaz: Ugaldetxo – Sorondora,

-7,5 km. korrika:  Sorondo-Irurita-Sorondo-Ozentzio-Sorondo.

Banaka edo bikoteka lehiatu ahal izango da. Bikoteka leihatzen bada, parte- hartzaileetako batek txirrida-tartea egingo du eta besteak, korrikakoa.

Sari-banaketa eta merienda:

-Sari-banaketa eta merienda Urdaburuko elkartean izango dira 18:30ak aldera.

 Arauak:

  1. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteak, ezta beste pertsona batzuei, parte-hartzaile izan ala ez, eragin diezazkieketenak ere.
  2. Parte-hartzaileek arau hauek onartzen dituztela sinatuko dute.

Izen ematea:

-Aurrez aurre URDABURU elkartean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.

-Elkartera deituz 943527879 – 686596732, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.

-Lasterketaren egunera arte.

*parte-hartzaile guztiek 16 urte beteta izan behar dituzte.