Ipar martxako irteera: Abenduak 13

Abenduaren 13an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

TOPAGUNEA: Goizeko 8:55ean geldituko gara Iztietako autobus geltokian, E02 autobusa hartuko dugu eta 9:02ean aterako gara. Bestela 9:30ean Boulevard-eko 16 autobuseko geltokian (Igeldora joaten dena), han autobusa 9:35ean hartuko dugu. Edo azkenik, Igeldoko autobuseko azken geltokian, hau da, Kanpingaren ondoko bilbilgunean, 10:00etan.

IBILBIDEA: Igeldotik Urgullera izango da eta 12,6 kilometrotako luzera izango du. Ez da erabat laua izango. Igeldoko kanpignean hasiko gara eta Igeldo pasa eta gero, bidezidor batetik, Pakean agertuko gara. Unibertsitatetik Ondarreta eta Kontxa zeharkatu eta Urgullera igoko gara. Jaitsiera San Telmoren aldetik egingo dugu.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea