
Urtarrilaren 24 eta 25erako iraupen eski ikastaroa antolatu dugu.
Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etor daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera.
Prezioa 100€ ez bazkidentzat eta 90€ bazkidentzat izango da. Prezioaren barruan ostatua afariarekin eta gosariarekin dago.
Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak eta botak) elkartean aloka dezake, beraz urtarrilaren 21ean edo 23an elkartetik pasa materiala erreserbatzeko.
Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (7:05ean Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera, Irunen ere geldituko ginateke (ETH Hotela). Formularioan adierazi horrela bada.
Izena ematerakoan zure telefonoa eta emaila adierazi zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Plaza mugatuak dira (40).
