Argazki emanaldia: “Pakistan, Zeruko Erreinua”. Urdaburuko ekitaldiak

Urtarrilaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Jon Unzueta bazkideak, “Pakistan, Zeruko Erreinua” izeneko argazki emanaldia emango du. Proiekzioa, Himalaian, Elizondo (Amaia) eta Rufirekin batera egindako trekkingari dagokio.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.