Ipar martxako irteera: Maiatzak 9

Maiatzaren 9an, larunbata, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren bosgarren irteeraren berri eman nahi dizuegu, Zarautz, Orio. 10 kmtro inguruko ibilaldia.

TOPAGUNEA: 8:20ean (topoa 8:25ean ateratzen da) Galtzarabordako topoko geltokian edo 9:20ean Zarauzko topoko azken geltokian. 

IBILBIDEA: Zarauzko hondartza zeharkatu eta gero Iñurritzako biotopotik pasako gara eta kanpiñera eramango gaituzten 439 eskailerak igoko ditugu. Mollarri kargalekua ere ikusteko aukera izango dugu. Hortik, Orioko itsasagira jaitsiko gara eta bertako topoko geltokian bukatuko dugu.
Kontuan hartzeko!: eskailera asko igoko ditugu, gainontzekoa laua eta aldapa behera izango da.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak, ipar martxako makilak eta Mugi txartela.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Izen ematea