Oarsoaldeko birako 6. etapa burutu dugu Añarbe presatik Listorretara

Gaur larunbata Oarsoaldeko birako 6. etapa egin dugu Añarbeko presatik Listorretara, 37 partehartzailerekin. Eguraldi sargoria izan dugu baina zorionez ia dena itzala. Hasieran Añarbeko hesitik presara igo eta modu bortitzean kordalera igo gara, bere goikalde zerritik Urtieta kotara helduz. Gero zidor eginagoetatik Errenteriako mugetatik jarraitu dugu Untzegi lepoan (Urdaburen S oina) hamaiketakoa eginez. Batzuk Urdaburu saihestu eta gehienek Lizarregi lepotik igo dugu. Azkenik Pagotzarte eta Zuarkazutik Malbazarrera heldu gara eta hemendik Landarbaso errekara jaitsi, Listorretan amaituz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720334327284

Rea