Ezkabako ihesaren 1. etapa burutu dugu Berriogoititik Olabera

Gaur larunbata Ezkabako ihesari hasiera eman diogu, 63 partehartzailerekin. Berriogoititik abiatu eta lehenik Ezkaba tontorrera igo gara, gotorlekuari bira emanez, eta tontorretik hurbil dagoen “Botielen hilerria” bisitatuz. Hemen partehartzaile batek txonkatila okertu du baina familiarren artean bertatik kotxez berehala jasotzeko moldatu gara, inor baino lehenago iritsi delarik etxera (onik dago). Ezkabako buzoitik Garrues herrira jaitsi gara bertan hamaiketakoa eginez. Orrio herri ondoren pista luzez Ultzama ibai ertzera heldu gara. Hemendik Olaizera igo eta Olaben amaitu dugu, bertan bazkalduz..
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720335711113