Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Artikutza

2021-11-20 @ 07:30 - 14:00

Urdaburu Mendizale Elkarteak Artikutzara mendi irteera antolatu du azaroak 20rako. Ibilaldia: Artikutza herrian hasi eta 3 burdinolen arrastoak bisitatuko ditugu: Goizarin, Elama eta Urdallue. Azkenik hustu berri den Enobieta urtegia goitik ikusi eta Artikutzara iritsiko gara berriro. Denera distantzia 15 km izango dira, gainbehera 400 m eta 5,30 ordu inguruko iraupena. Kontuan hartuta ibilbidea ez dela oso luzea izango, goizeko txangoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik, eta 7,35 Lintzirinetik (Hotelaren atzeko aldean). Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan, edo elkarteko web orrian bitartez.

Hemen duzue formularioa:

Artikutza irteerako izen ematea

Izen emateko azken eguna azaroaren 18a izango da. Irteeraren prezioa 10 € da eta autobusean kobratuko da.

Zehaztasunak

Data:
2021-11-20
Ordua:
07:30 - 14:00