Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kollage erraldoia

2020-11-21 - 2020-12-12

Kollage erraldoian parte hartzera animatu nahi zaituztegu!!

Osasun egoera berezi hau hasi zenetik elkarteko jarduera guztiak bertan behera gelditu ziren baina seguruenik zuek jarraituko zenuten nola edo hala mendiaz gozatzen. Egoera normal batean, orain, azaroan, beste hainbat jarduerarekin batera Urdaburu eguna ospatuko genukeen baina aurten ezinezkoa izango zaigu. Zuekin bat egiteko asmoz, honako erronka proposatzen dizuegu: bazkideen argazkiz osatutako kollage bat osatzea!! Horretarako zuen argazkiak beharko ditugu, bigarren alarma egoeran sartu ginenetik, hau da, urriaren 25etik eta abenduaren 20a bitartean, gure inguruko mendien zehar ateratako argazki bat bidaltzea. Argazkian zuek ikusi nahi zaituztegu, bakarrik, familian, lagun artean… Argazkia honako helbidera bidali: urdaburu.eguna@gmail.com

Adierazi argazkia noiz eta non atera den eta bertan agertzen diren bazkideen izenak.

Ea kollage erraldoi bat osatzen dugun!!

Zehaztasunak

Hasiera:
2020-11-21
Amaiera:
2020-12-12