Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Haurrentzako iraupen ski ikastaroa

2023-02-25 @ 06:00 - 20:00

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. Prezioaren barruan: autobusa, sarrera (fortfaita) eta bi orduko ikastaroa sartzen dira. Helduen kasuan, ikastaroa aukerakoa da eta horretarako taldea osatu beharko da, beraz aukera hori gabe prezioa 35€koa da. Irteeran elkarteko materiala erabiliko dugu, haurren kasuan alokairua prezioaren barruan sartzen da baina helduen kasuan bazkideak ez direnek ordaindu egin beharko dute.

Izen emateko epeak:

  • Otsailaren 7tik – 13ra arte: Urdaburuko bazkideak (haurra edo arduraduna)**.

  • Otsailaren 14tik – Otsailaren 19ra:  ez bazkideak.

Izen ematea arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta formulario honen bidez egin behar:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2023-02-05-eski-ikastaroa-junior

Izena eman ondoren, behin datuak egiaztatuta, korreo bat jasoko duzu zure eskaera onartua izan dela esateko eta irteeraren inguruko informazio gehiagorekin. Soilik orduan elkarteko kontu korrontean ordainketa egin ahalko duzu.

** Izena ematen duen arduradunak joan beharko du irteerara. Arduradunak ezingo balu irteerara joan, beste bazkide batek ordezkatu beharko luke edo ordura arteko duten lehentasuna galduko luke.

Zehaztasunak

Data:
2023-02-25
Ordua:
06:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi: