Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Helduentzat ipar eski ikastaroa

2023-01-28 @ 07:00 - 2023-01-29 @ 20:00

Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen.

Prezioa 85€ ez bazkidentzat eta 75€ bazkidentzat izango da. Prezioaren barruan fortaita eta ostatua gosariarekin dago. Afaria non izango den eta prezioa aurrerago zehaztuko dugu.

Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak eta botak) elkartean aloka dezake, beraz urtarrilaren 24ean pasa elkartetik pasa materiala erreserbatzeko.

Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (7:05etan Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera agian Irunen ere geldituko gara, formularioan adierazi.

Izen ematea formularioa.

Izena ematerakoan zure telefonoa eta emaila adierazi zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Plaza mugatuak dira (35).

Zehaztasunak

Hasiera:
2023-01-28 @ 07:00
Amaiera:
2023-01-29 @ 20:00