Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Iraupen eskiko ikastaroa / irteera

2019-01-26 - 2019-01-27

Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta urdaburuko bazkideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D’Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen.

Prezioa 75€ (Autobusa + ostatua gosariarekin). Afaltzeko bakoitzak eraman behar du berea eta han elkartuko gara denak txoko batean elkarrekin afaltzeko.

Elkarteko materiala erabiliko da, beraz interesatuak zaudetenak eta eskiak/botak behar izanez gero, urtarrilaren 25ean pasa elkartetik pasa materiala erreserbatzeko.

Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian. Apuntatzen den jendearen arabera agian Irunen ere geldituko gara, formularioan adierazi.

Izen emateko epeak:

* Urtarrilaren 8tik – 15 arte: Urdaburuko bazkideak.

* Urtarrilaren 15etik – 21ra: gainontzekoak.

Izen ematea formulario honen bidez egin behar da:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2019-01-26_27-ski-ikastaroa

Plaza mugatuak dira.

Zehaztasunak

Hasiera:
2019-01-26
Amaiera:
2019-01-27