Eskolartekoen eski irteera

ADI!!Nahiz eta elurra emana egon, seguruenik pistak ez dira egongo eskiatzeko moduan, beraz irteera atzeratzea erabaki dugu otsailaren 2-3ko asteburura. Izena eman duzuenok korreo bat jasoko duzue jarritako data berrian etorri zaitezkeen galdetzeko. 

Irteerako informazioa

Egitasmoa

Otsailaren 2an, larunbatean, goizeko 6:30ean Zumardiko bus geltokitik (Linotik) abiatuko gara. Bidean geldialditxo bat egin ondoren, SOMPORTeko eski estaziora iritsi, materiala alokatu eta haurrak bertako monitoreekin eskiatuko dute. Monitoreek haurrak mailaren arabera taldekatuko dituzte. Monitoreekin bi orduz egongo dira, ondoren, eguerdian atsedena hartuko dute, bazkaltzeko denbora hartuko dugu. Arratsaldean pistak itxi arte eskiatzen jarraituko dugu.

Ondoren, autobusa hartu eta Candanchun dagoen El Aguila aterpera joango gara. Bertan afaldu, lo egin eta gosalduko dugu (dena barne). Igande goizean, gosaldu ondoren, berriz pistetara joango gara. Eguerdiarte edo eskiatuko dugu, hamaiketakorako tarte bat hartuz. 16:00etan abiatuko gara etxerantz.

Eraman beharrekoak

Eskiatzeko: galtzerdi goxoak, mailak edo mendiko prakak, kamiseta termikoa, txalekoa edo forru polarra, xira, eguzkitako betaurrekoak eta eskularruak aholkatzen dira.

Aldatzeko arropa.

Eguzkiko krema.

Larunbaterako eta iganderako hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.

Aterperako: lo zakua, txankletak, dutxatzeko tresnak eta esku oihala.

Garrantzitsua

Bere tutore legalarekin (ama, aita edo dena delakoa) ez doazen haurrek gogoratu baimena atera behar dutela atzerrira joan ahal izateko, SOMPORT estazioa Frantzian dago eta. Baimen hau udaletxean atera daiteke.

Iruzkina utzi

Your email address will not be published. Required fields are marked *