Dakizuenez, azken aldian Urdaburura igotzen egin diogu Ongietorria Urte Berriari. Hala ere, COVID delakoaren ondorioz bizi ditugun egoera bereziak direla eta, aurten ez dugu jarduera horretarako ohiko deialdia egingo.
Jakin badakigu ohiturari jarraituz, bazkide askok Urdaburura igoko zaretela, eta, horregatik, zuhurtasuna eskatu nahi dizuegu eta pilaketak saihestea.
Amaitzeko, lerro hauetatik jai Zoriontsuak eta Urte Berri On opa dizuegu, eta 2021ean gure mendi jarduerei berriro ekitea, poliki-poliki bada ere.