“Perú” argazki emanaldia

Azaroaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19,30etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Cecilio Fernandezek “Perú” argazki emanaldia emango du. Perun barrena 2019n egindako bidaiaren inguruan ateratako argazkiak dira.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, abendaren 2ra arte.