Landarbaso Trail arropa teknikoa

2022ko Landarbaso Trail Lasterketa martxan jartzearekin batera, arropa teknikoa jarriko dugu salgai. Eskaerak on line egiteko epea azaroaren 18etik 30era izango da. Data horretatik aurrera, eskaera 4 aste ondoren iritsiko da. Arroparen katalogoa eta neurriak hemen ikusi ditzazkezu.

Arropa ikusi eta probatu nahi dutenek, elkartera joateko aukera izango dute honako egunetan:

Azaroaren 18, 23 eta 25ean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara.

On line eskaera egiteko, hauexek dira eman beharreko pausuak:

1.- Eskaera orria deskargatu eta bete, kopuruak eta neurriak adieraziz.

2.- Ordaindu beharrekoa hauetako kontu korronte batean egin beharko da trasferentzia baten bidez. Kontzeptuan, eskatzailearen izen abizenak jarri beharko dira.

LABORAL KUTXA: ES73 3035 0011 25 0110061096

KUTXABANK: ES03 2095 5064 81 1061054614

3.- Eskaera orria eta ordainagiriaren kopia emailez bidali urdaburu.mendi@gmail.com helbidera.

Elkartean bertan ere bideratu ahal izango duzue zuen eskaera, beraz animatu arropa ikustera eta erostera!