Urdaburu Eguna Collage

Aurten ere, collage erraldoian parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

Iaz, osasun egoeragatik, eta jarduera guztiak bertan behera gelditu zirenez, erronka hau proposatu genizuen lehen aldiz. Collage ederra geratu zen, eta urte osoan zehar egon da elkartean jarrita, lokalera hurbildu diren pertsona guztien gozamenerako.

Beraz, emaitza ikusita, aurten berriro ere, zuen argazkiekin osatutako collage bat sortzea proposatzen dizuegu, eta gero, iaz bezala, elkartean zintzilikatuko dugu.

Horretarako, urtean zehar egindako edozein mendi irteeratan ateratako argazki bat bidali beharko diguzue. Argazkiak bidaltzeko epea abenduaren 8an amaituko da. Argazkian ikusi nahi zaituztegu, bakarrik, familian, lagunen artean… Bidali argazkia helbide honetara: urdaburu.eguna@gmail.com

Adierazi noiz eta non egin den argazkia eta bertan agertzen diren bazkideen izenak.

Ea berriro collage erraldoia osatzen dugun!