Aurrepirineo irteera: maiatzak 28 – 29

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak ohiko aurrepirineora irteera antolatu du maiatzaren 28 eta 29ko astebukaerarako.

IBILBIDEA:

LARUNBATA 28: Boltaña – San Vicente – Escalona [13km ; 600m ; 4h30]

IGANDEA 29: Bielsa – Tella – Lafortunada [21km ; 500m ; 6h]


AUTOBUSA: Larunbatean 7:00etan Errenterian (ZUMARDIko geltokian) eta 7:15ean Aritzetan (autopistan).

NON LO eta ZER ERAMAN: Eguneko motxilarekin aski da. Larunbatean Casa Pineta albergean lo egingo dugu, pentsio erdian (afaria eta gosaria). Maindireak edo zaku arin bat eramatea derrigorrezkoa da, baita toalla ere.


PREZIOA: denera 70€, autobusa eta albergea. Plaza mugatuak.
Plaza baduzu (konfirmazio emaila jasoko duzu) eta 70€ko ingresoa egin beharko duzu elkarteko kontu korrontean erreserba gauzatua gelditzeko.

IZENA EMAN: Maiatzaren 13tik 26ra arte. Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan.Edo web formulario hau betez:


https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-05-2829-aurrepirineoak