Irteera URDABURU M.E. :Tolosaldeko Birako laugarren etapa

Maiatzaren 21ean, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Tolosaldeko biraren 4. etapa antolatu du. Ibilaldia Lizartzatik Atallora izango da eta bidean Otsabio eta Laparmendi gailurretatik eta Zarateko lepotik pasako da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da. Irteera goizekoa izango da eta bukatzean Errenteriara bueltatuko gara.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioren bitartez.

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-05-21-tolosaldeko-bira