Ipar martxako irteera: Urriak 1 eta irteeren egutegia

Urriaren 1erako, larunbata, Ipar martxako irteera antolatu dugu, Donostiako itzuliaren 4. etapa.

Topagunea:

A) 8:00etan Iztietako autobus geltokian (autobusa 8:04ean ateratzen da). EZ AHAZTU MUSUKOA ETA MUGIA!

B) 8:15ean Mirakruz gainan (Arzak jatetxearen ondoan).

Ibilbidea: Mirakruz gaina – Donostiako udaletxea (13,93 Km) Uliatik, 3 ordu gutxi gora behera.

Eraman beharrekoa: Ura eta trekingeko zapatilak, irteera honetan Talaia bidetik iritsiko gara Sagüesera, beraz mendiko bidea izango dugu.

IZENA EMATEA:

-irailaren 26tik – irailaren 30era arte.

-Izen ematea Urdaburuko lokalean egingo da, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-10-01-ipar-martxa

Halaber, jakinarazi ere, Ipar martxako irteerak antolatzen jarraituko dugula.Hileroko jarduera izango da, eta klubeko bazkide batzuek zuzenduko dugu. Irteera hauek, martxa nordikoaren teknika erabiliz egingo dira, beraz, kirol honetarako makila espezifikoak erabili behar dira.
Garraio publikoa erabiliko dugu, bai martxaren irteera-puntura iristeko, bai hura amaitzean itzultzeko.

Aurtengo eta 2023 urteko egutegia:

*URRIAK 1  – Donostiako itzuliaren azken etapa

*AZAROAK 5 – Oreretako parkeak

 *ABENDUAK 3 – Hendaiako hondartza


2023

*URTARRILAK 14 – Hernaniko ibilbide urdina

*OTSAILAK 11 – Txingudiko badia

*MARTXOAK 11 – Igeldo – Orio

*APIRILAK 29 – San Marcos (Bizarain)

*MAIATZAK 13 – Beloagako gaztelua

*URRIAK 7 – Zarautz – Getaria – Zarautz

*AZAROAK 4 – Donostiako zubiak

*ABENDUAK 2 – Pasaiako badia