Irteera URDABURU M.E. :Zumaiako Flysch-a

Urriaren 8an, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Zumaiako Flysch-era irteera antolatu du (Igone Bravo biologaren eskutik). Ibilbidea Itziarko gainan hasiko da. Sakonetako hondartzatik Marearteko zabalgunea ikusiko dugu. Autobusa hartu eta Elorriagako (Deba) begiratokira joango gara, Itzurungo hondartzan txangoa amaituz. Irteera goizekoa izango da eta bukatzean Errenteriara bueltatuko gara.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioren bitartez.

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-10-08-zumaiako-flysch-a