San Tomas eguna – abenduak 15

Abenduaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30etik aurrera, San Tomas eguna ospatuko dugu elkartean.

Bertan, txistorra pintxoak dastatu, gabon kantak abestu eta Gabonetako saskia zozketatuko dugu.

Era berean, gure bazkideei, Tomás Pérez aldizkariko arduradunari eta Jexux Lertxundi, Manolo Hernández eta Jose Luis eta Ander Karrera anaiei, esker on xumea adieraziko diegu. Izan ere, urteetako lanaren ondoren, merezitako atsedena hartzea erabaki baitute.

Hemendik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ahal dela baserritarrrez jantzita.