Arabako birako 2. etapa burutu genuen Larraonatik Orbisora

Atzo, martxoak 18, Arabako birako 2. etapa burutu genuen Larraonatik Orbisora 66 partehartzailerekin. Eguraldi ona eta ibilbidea oso ederra suertatu zen, uste baina erosoagoa. Oraingo honetan Lokiz mendizerra zeharkatu genuen bere tontor altuena den Otzamendi igoz. Aipatzekoak tontorraren osteko paretak Lana bailarara. Txangoaren ostean Kanpezuko plazan bazkaldu genuen. Euria autobus barnean ginelarik hasi zuen.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720306853633/