Landarbaso Trailerako Boluntarioak

Jarduera esanguratsu bat dugu esku artean, maiatzaren 7an, Landarbaso Trail lasterketa izango dugu.

Gure aurreikuspenen arabera, boluntario kopuru handia beharko dugu. Lasterketak guztira 18km izango ditu eta gune nagusia Listorreta izango da.

Mota anitzeko ardurak izango dira: ibilbidean zehar bidegurutzeetan egon, Listorreta gunearen antolaketa, dortsal banaketa, korrikalariaren poltsaren prestaketa….

Animatuz gero, izen ematea telefonoz deituta (943 527879), mezua bidalita (urdaburu.mendi@gmail.com) edo formulario honen bitartez egin dezakezue.

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/boluntarioak/2023-05-07-landarbaso-trail