OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA – gure martxaren ibilbidea 2 egunetan

Ekainak 10-11 asteburuan, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Oiartzun Ibaiaren Arroari Bira (bere martxaren ibilbidea) 2 egunetan eta modu lasai batean egiteko eta ezagutzeko aukera ematen dizu: larunbatean Errenteria-Arritxulo eta igandean Arritxulo-Errenteria. (Arritxulon ezin izango dugu lo egin egun horretan hartuta dagoelako).

Honela larunbatean 8:00etan irtengo gara oinez gure egoitzatik (Errenteriako Juan Olazabal 23 kalea) eta Arritxulotik autobusez bueltatuko gara. Eta igandean autobusa 7:30ean irtengo da Alamedako geltokitik.

Bi egunetan egin arren, ohiko txangoak baina gogorxeagoa izango da. Larunbatean 24,2 km, 1505m eta 6h-8h30 inguru. Eta igandean 22,5 km, 960m eta 6h-8h inguru.
Izena eman nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioren bitartez.

Izen ematea