Joan den ostiralean, ekainaren 2an, ipar martxako ibilbide berriaren homologazioa aurkeztu eta ospatu genuen. Horretarako, Marijo Villalaba instruktorearen laguntza paregabea izan genuen, eta, gainera, asko izan ziren parte hartzera animatu zirenak. Eguraldia ere bikaina izan zenez, hasierako aurkezpena mundu guztiak gozatu zuen festa batean bihurtu zen.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu zuen parte-hartzea eskertzeko!
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720308854588/