Arabako birako 8. etapa burutu genuen Samaniegotik Rivas de Teresoko mendatera

Atzo, urriak 21, Arabako birako 8. etapa burutu genuen Samaniegotik Rivas de Teresoko mendatera 50 partehartzailerekin. Oraingoan txango menditsua tokatu zen eta ohitura galdutako eguraldi freskoa. Txango ederra izan zen, Sán León, Zerraluntxa eta Atxabal mendiak igoz. Amaitu ondoren Armentiako bentara joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720312117767/