Eskalada ikastaroa

Urdabururen egunaren inguruan antolatzen ditugun jardueren barruan, aurten, eskalada ikastaroaren berri eman nahi dizugu. Gure elkartean, ibilbide luzea izan duen diziplina da, eta oraingoan gazteei mundu bertikalean lehen urratsak emateko aukera eskainiko diegu. Eskalada rokodromo batean esperimentatuko dute, boulder eta bideen oinarrizko kontzeptuak bereganatuko dituzte.

Ikastaroa bi saioetan emango da, azaroaren 28an eta abenduaren 2an. Eskola adineko 8-16 urtekoei zuzenduta dago, hau da, LH3tik DBH4ra tartean daudenentzat.

Eskalada ikastaroa I (8-11 adin tartekoentzat, 2012 / 2013 / 2014 / 2015 jaiotakoak)

Data:      azaroak 25 eta abenduak 2, larunbatak, 16:30tik -18:00etara. 

Lekua:   Area 51 Boulder (Ventas auzoa 15, Irun). 

Plazak: 16 pertsona.

Prezioa:  25 € 

Eskalada ikastaroa II (12-15 adin tartekoentzat, 2008 / 2009 / 2010 / 2011 jaiotakoak)

Data:      azaroak 25 eta abenduak 2, larunbatak, 16:30tik -18:30ra. 

Lekua:   The Factory Boulder (Ursalto kalea, 4, Donostia). 

Plazak: 20 pertsona.

Prezioa:  25 € 

Taldeak osatzeko parte-hartzaile kopuru minimoa behar da. 

Izen emateko epeak: 

·  Urriaren 24tik – 30ra arte: Urdaburuko bazkideak (haur edo guraso). 

·  Urriaren 31tik – Azaroaren 6ra:  ez bazkideak.

Izen ematea arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta dagokion formularioaren bidez egin behar da:

Izen emate formularioa