Gaur, abanduak 16, Arabako birako 10. etapa burutu dugu Buradon Gatzagatik Rivadesellara 53 partehartzailerekin. Txangoa guztiz laua eta mendi interes gabea izan da; errepide, industrialde eta urbanizazio artean; baina eguraldi bikain eguzkitsuaz gozatu ahal izan dugu. 9:25ean irten eta bilbidean zehar Zambrana herria eta Mirandako urbanizazioren bat zeharkatu dugu, baita Bayas industrialde erraldoia, Rivadesellan 13:00tan amaituz. Bertako polikiroldegian bazkaldu dugu eta abenduko irteeretan ohi bezala, txistorra pintxoa atera dugu.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720313422076