Palestina: Erresistentziako Eskalada

Atzo arratsaldean “Resistance Climbing” dokumentala proiektatu zen elkarteko egoitzan.

Palestinako eskalatzaileen egunerokotasuna erakusten da, Palestinaren egoera, beren bizitza, lana eta eskaladak.
Testigantzak oso gertukoak dira eta interpelatzen gaituzte. Bizi diren egoera bultzatuta gordinak ere badira. Hala ere, bideoan, askatasunez bizitzeko grina une oro dario.Pelikulak hainbat sari jaso ditu aurten, besteak beste, eskaladako pelikularik onena Canadako Banff Mountain Festival ospetsuan.

Sender Films ekoizpen-etxeak dokumentala doan ikusteko aukera eskaini du: Resistance Climbing

Proiekzioaren aurretik, Asia Zughaia protagonistetako baten hausnarketak jasotzen dituen bideo txiki bat eskaini da (jarraian datorren artikuluan oinarrituta).

Hona hemen dokumentalean agertzen diren hainbat eskalatzaileen artikulu interesgarriak:

  • Asia Zughaiar, eskalatzaile palestinarra. 2023ko azaroaren 30ean

 “Notes from a climber during a war”

  • Tim Bruns, eskalatzaile estatu batuarra. 2022ko urtarrilaren 12a

“Why Palestinians Can’t Climb Free”

Palestinan eskalada garatzeko funtsa ekonomikoa. (Palestine Climbing Development Fund) 

https://www.gofundme.com/f/palestine-climbing-development-fund