Helduentzat ipar eski ikastaroa

Urtarrilaren 27 eta 28an iraupen eski ikastaroa antolatuko dugu. Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etor daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen.

Prezioa 85€ ez bazkidentzat eta 75€ bazkidentzat izango da. Prezioaren barruan fortaita eta ostatua gosariarekin. Afaria non izango den eta prezioa aurrerago zehaztuko dugu.

Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak eta botak) elkartean aloka dezake, urtarrilaren 23an eta 25ean elkartetik pasa materiala erreserbatzeko..

Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (7:05ean Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera, Irunen ere geldituko ginateke. Formularioan adierazi horrela bada.

Izen ematea formularioa.

Izena ematerakoan zure telefonoa eta emaila adierazi zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Plaza mugatuak dira (35).