Urtarrilaren 13an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Egun honetarako bi aukera egongo dira, eta eguraldiaren arabera aukeratuko da zein egin.
Eguraldia ez bada ona:
Topagunea: Lezoko trenaren geltokian (gogoratu ez dela Topoa) 7:55ean, trena 8:04ean ateratzen da. Ez da inor itxoingo. Edo Tolosako treneko 2. geltokian, 8:50ean.
Ibilbidea: Tolosa (Oria ibaia, Elosegi, Zabalarreta eta Zumardi handia parkeak eta San Blas ermita) 9 km inguru izango dira. Ibilbidea urbanoa da, beraz, asfaltoaren gainetik ibiliko garenez kirol oinetakoekin nahikoa izango da. Beti bezala, ipar martxako makilak eraman behar dira.
Hiru link atxikitzen ditugu parkeetako informazioarekin:
https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/parque-el%C3%B3segui
https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/zabalarreta
https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/prado-grande
Tingladotik pasako gara eta azoka larunbatetan egiten denez, ibilbidearen amaieran, ikusteko aukera izango dugu.
https://turismoa.tolosa.eus/es/planes/mercado-tolosa/3-plazas-y-sus-caracter%C3%ADsticas
Eguraldia ona bada:
Izarrak Añabitarten (zerua garbia behar da izarrak ikusteko)
Topagunea: Arratsaldeko 18:00etan Orereta Ikastolako Añabitarteko eraikinean.
Ibilbidea: Ikastolatik, ipar martxa egiten, San Markosera igo eta jetsiko gara. 20:00ak aldera ikastolako baserrian zerbait jan eta astronomo batek izarrak ezagutzen lagunduko digu.
IZENA EMATEA:
-urtarrilaren 3tik – urtarrilaren 10a arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: