Maiatzaren 11n, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Topagunea: Errenteriako Errioxako biribilgunean (kotxeak elkartzeko) 9:00etan; edo Miarritzeko Milady hondartzako parkingean, 9:45ean.
Ibilbidea: Miarritzeko lakuetara. 12 km inguruko ibilbidea eta desnibel gabekoa.
ZER ERAMAN: Ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-apirilaren 30tik – maiatzaren 9 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:
Kotxe partikularretan joango garenez, kotxeak konpartituz, erregaia eta peajeak denon artean ordainduko ditugu.