Bodega 2024 – Solaguen (Bastida)

Datorren maiatzaren 25erako, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria antolatu ditugu. Aurretik, ibilbide berezi bat egingo dugu: “Tumbas y lagares rupestres en la Rioja Alavesa”, Fran Zumalabe antropologoaren eskutik, 3 orduko iraupenekoa.

Irteera 07:00etan izango da Zumardiko bus geltokitik (Panier), hala ere, nahi duenak autobusa hartu ahal izango du Aritzetan 07:15ean. Handik Santa María de la Piscinara joango gara, dolmenak, dolareak, hilobiak… bisitatuz. Ondoren, Solaguen bodegan (Bastida – Arabar Errioxa) bisita egingo dugu dastaketa eta aperitiboa barne. Gero, Bastidako (Araba) Alai jatetxean bazkalduko dugu.

Irteeraren prezioa 60 eurokoa izango da, eta busean ordainduko da. Bazkideek lehantasuna izango dute. 

Izena emateko epea:

Maiatzaren 7tik aurrera. Idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako inprimaki honen bidez:

Izen ematea