2024ko azaroaren 23an, larunbata, 35. bizikloia edo 19. Eneko Arzelus memoriala ospatu genuen. Eguraldi ona eta epela izan genuen, baina haizetsua. Denera 22 partehartzaile irten ziren: 18 gizon eta 4 emakume, 14 banaka eta 4 bikote. Aurten Zuberoa jatetxeko aparkalekuan elkartu ginen. Bestela, betiko ibilbidea izan zen, baina abiapuntu berriak txirrindukoa km inguru laburtzen zuelarik. Sorondora txirrunduz 6 km ziren eta bertan 7 km-ko krosa: Sorondo-Irubideta-Ozentzio-Sorondo. Aipamen berezia Bizikloiaren historian inoizko txirrinduzko markarik hoberena egin zuela Xabat Mansok (14:25), eta kalkuluak eginez, hau ez zela aurtengo ibilbide laburragoaren ondorioz izan. Lasterketaren ondoren, ohiko moduan, gure egoitzan bildu ginen, giro ezin hobean, argazkiak ikusi, merienda egin eta opariak banatzeko.
Bestalde, 1987ko lehen Bizikloitik antolatzaile izan diren Jose Inazio Letek eta Juli Susperregik uzteko asmoa zutela adierazi zuten. Urte askotxo direla eta, adinan aurrera doazela, etb… (baina oraindik sasoitsu daude). Hala ere, zorionez berehala atera ziren erreleboa hartzeko prest dauden bazkideak: Luzio Egiguren, Iñaki Arrieta eta Mariaje Mariño.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720322200725
SAILKAPENAK: https://1drv.ms/b/c/c7432af8bbf5bf78/EVyRnOor-YVCqhvR0Jcl1zMBCmx7rIZ_U5bK62V1DI-nIg?e=JDjGQI
- ALERTA LARANJA: Urdabururen eguneko irteera
- Ipar martxako irteera burutu genuen: Zarauzko gerriko berde urdina