Apirilaren 25ean, larunbata, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren laugarren irteeraren berri eman nahi dizuegu, Nexgraffen ibilbidea. 10 kmtro inguruko ibilaldia, aldapa gutxi du eta dena asfaltatua izango da. Bidean Nexgraffen graffiti batzuk ikusiko ditugu.
Esteka honetan Nexgraffen informazioa:
TOPAGUNEA: Goizeko 9:00etan Iztietako autobus geltokian.
IBILBIDEA: Errenteriatik Buenavista auzora joango gara, Altzara igoko gara, Herrerara jaitsi, San Pedro, Donibane eta azkenean Errenterian bukatuko dugu.
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak, ipar martxako makilak eta motora erabiliko dugunez, Mugi txartela edo dirua, bertan ordaintzeko.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.
Errenterian bukatuko dugunez eta Sagardo eguna izango denez, iristean, denbora izango dugu jaiaz gozatzeko.
