Arabako Bira: proiektu berria hastera doa

Otsailaren 18an hasiko dugun Arabako Bira, 1991tik hileroko 3. larunbatetan egiten dugun 24.proiektua izango da. 3 urte inguru iraungo dituen proiekltu luze honen Ibilbidea zehaztuta dugu. Aldaketarik ezean, 31 etapa eta 540 km inguru aurreikusten ditugu, eta 24.000 m-ko desnibela. Besteak beste 54 mendi igoko ditugu, 47 herri igaroz. Orohar ibilbide menditsua izango duela esan daiteke, Ebrotik hurbil doazen 5 etapa ez beste.
Ibilbidearen hasiera Errenteriatik hurbilena dugun lekuan kokatu dugu, Lautadako Andoin herrian. Lehen 5 etapek S norabidea izango dute, Entzia/Urbasa, Lokiz eta Kodes mendizerrak zeharkatuz. Oion herritik aurrera, hurrengo 6 etapak Ebrorekiko paralelo joango dira NW norabidean, Sobróneraino. Gehienak lauak, baina 2 etapa Toloño mendizarretik. Hurrengo 3 etapek, Ebro ahaztu baina NW norabideari eutsiko diote, Arzena eta Valderejo mendizerretatik. Orain Arabako lekurik hurrunenean gaude. Hurrengo 7 etapak oso norabide aldakorra baina NE joera hartuko dute, besteak beste Arkamo eta Gorobel mendizerrak igaroz, baita Aiara eskualdea. Okondotik aurrera norabidea aldatuko da. Hurrengo 2 etapek SE norabidea, Gainekogortatik zehar, eta azken 7 etapak E norabidea, batipat ur mugako mendizerretatik: Gorbeia, Durangaldeako mendiak eta Aizkorri (Elgea-Urkilla-Altzania); honela zirkulua Andoin herrian amaituz.

ARTXIBOEN DESKARGA
Karpeta publico honetan etapen zerrenda eta bere xehetasunak dituzue, baita ibilbide guztiaren tracka.
https://onedrive.live.com/?authkey=%21AIhQuf5%5F3o90%5FUQ&id=C7432AF8BBF5BF78%212736&cid=C7432AF8BBF5BF78

GOOGLE MAPS
https://www.google.com/maps/d/embed?mid=1368TMTKUwGCaIHYVl4gZ0MDbO3ojRhk&ehbc=2E312F