Arabako birako 1. etapa jendetsua eta ederra Andoinetik Larraonara

Gaur, otsailak 18, Arabako birari hasiera eman diogu Andoinetik Larraonarako lehen etaparekin. Aspaldian ez bezalako jendetza bildu dugu, 70 pertsona. Eta bestalde eguraldi bikaina eta ibilbidea oso ederra. Igoera Toberia urjauzi albotik egin dugu eta gero galtzaratik Andoingo portura. Entziako barrukaldeak laua eta erosoa behar zuen baina uste baino elur-izotz gogorragoa izan dugu une askotan. Gehienek Murube tontorra igo dute Larraonan amaitu aurretik. Etapa ostean Agurainera joan gara bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720306100480/