Martxoaren 11n, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Topagunea: Iztietako geltokian 9:00etan (autobusa 9:04ean ateratzen da) edo Okendo kalean Igeldora joaten den autobuseko geltokian, hau da geltokia: Okendo 18 (16 linea hartu behar dugu) 9:30ean (autobusa 9:35ean ateratzen da). Transbordoa egin behar dugunez, ez da inor itxoingo. Joateko, autobusak hartuko ditugu eta Oriotik itzultzeko, trena.
Ibilbidea: Igeldo – Orio (10 Km.). Laua eta malda behera, dena asfaltatua 200 m. izan ezik.
ZER ERAMAN: Ura eta trekinggeko zapatilak (200 m. erromatar galtzada batetik jeitsiko gara eta) .
IZENA EMATEA:
-otsailaren 28tik – martxoaren 10 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: